Webgune interesgarria
Gaurkoan webgune interesgarri bati buruz hitz egindo dizuet. Hasieran kargatzea pixka bat kostatzen zaion arren, oso erabilgarria da gitarra jotzen ikasi nahi duen batentzat.
Webgunea:www.chordbook.com
Orrialde hau ingelesez badago ere, bertan, akordeek internazionalki daukaten izena jarriz nola jotzen den ikusteko aukera daukazu. Edozein akorde jarri eta gitarra baten marrazki antzeko bat azalduko da bere soka eta guzti, behatzak zein soketan eta zenbatgarren trastean jarri behar dituzun jakingo duzu ongi jo ahal izateko.
Horrez gain, zure abesti edo konposizioak sortu eta entzuteko aukera ere izango duzu. Ezin hobeto zure lehenengo kantak egiteko! Akorde eta notak banan-banan entzun ahalko dituzu hau errazagoa izateko eta batak bestearekin ondo jotzen duen entzuteko. Konposizioa aurrera doan heinean, aurretik egin duzuna entzun dezakezu ea nola geratzen ari zaizun jakiteko. Nork daki, agian belaunaldi honetako Jimmy Hendrix izango zara!
Beraz, ordenagailuan gitarra bat edukitzea bezalakoa izango da, hau da, zure gitarra birtuala. Gainera, gitarra hori nahi duzun moduan afina dezakezu, grabeago edo altuago.
Azkenik, jotzen ikasteko eskala ugari daude eta baita hauek entzuteko okasioa.
Proina bezala eta Jimmy Hendrix aipatu dudanez, bere bideo bat jarriko dizuet. Ea berak bezala jotzeko gai zareten!
Jimmy Hendrix - Fire
April 18th, 2007 at 2:49 pm
Jokin! Ondo etorri zait zuk bidalitako email-a!
Esker mile
April 18th, 2007 at 2:55 pm
Ez horregatik!